Harremanetan sartu

KONTAKTUA


    HARPIDEDUN IZATEA

    Elkarteko kide izan behar duzu gure animazioetan parte hartzeko (bistan da, kide izan baino
    lehen ere behin edo bitan parte har dezakezu!)

    Kide saria urteko 5 eurokoa da familia bakoitzeko.

    Nola egin kide?

      • Gure tailerretako batean parte hartuz, zuzenean gure egoitzan!
      • 5 euroko ordainketa igorriz postaz (Jouandin etorbidea, 6bis, 64100 Baiona), sos
        idorrez edo txekez, eta zure deitura-helbideak jakinaraziz (izena, deitura, haur kopurua eta
        haien izenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia)
    KONTAKTUA

    LAGUNTZAILEAK

    Libreplumek ezingo lituzke bere eginkizun guziak bete laguntzaileen laguntzarik gabe. Beraz, gurekin lanean ari izan nahi duten pertsona berrien bila gabiltza, beti!


      Libreplumen laguntzaile izatea da :

        • elkartearen balioak partekatzea
        • denbora pixka bat ematea, bakoitzaren ahalen eta nahien arabera
        • irakurri, partekatu eta jendea kausitu nahi izatea: 0 eta 12 urte arteko haurrei eta haien
          familiei irakurtzea, soldatapeko animatzaileekin saioak prestatzea eta animatzea, Bouquinville
          Ttikia festibala antolatzen laguntzea, liburuen funtsa ezagutu eta zaintzea, eskulanak egitea,
          kontabilitatea egitea… Bada zer egin!
        • urtero formakuntza bat jasotzea (ozen irakurtzea, kulturartekotasuna…).

      Laguntzaile izan nahi duzu? Jar zaitez laster gurekin harremanetan

        • e-mezuz: contact@libreplume.fr edo Benedicte Pasquier: Benedicte@libreplume.fr;
        • telefonoz: 09.84.19.23.26.

      Gure egoitzara ere jin zaitezke: laguntzaileak hemen biltzen dira hilabeteko bigarren asteartetan, 9:30tatik 11tara.

      DIRUA EMAN

      Libreplumeri dirua eman nahi badiozu, bi aukera hauek dituzu:

        • Jin zaitez Libreplumeko egoitzara, zuzenean ematera!
        • Sos idorrez edo txekez igor iezaguzu (Jouandin etorbidea, 6bis, 64100 Baiona).

      Nahi izanez gero, ordainagiri fiskala bidal diezaizukegu.

      Libreplume
      Ordutegia

      Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 17:00
      Larunbata: Etxia
      Igandea: Etxia

      Kontaktua

      6bis, Jouandin karrika
      64100 Baiona
      09 84 19 23 26
      contact@libreplume.fr