AGENDA

Libreplumeko animazioak

Tailer guzietan parte hartzeko izena eman behar da, mailez edo telefonoz.

Icon

Gure ekintzak

Icon

Gure animazioak

Icon

Bouquinville ttikia

Icon

Baliabideen xokoa

Icon

Kontaktua

Elkartea

LIBREPLUME
GAZTE LITERATURA


2002an sortu zen Libreplume. Elkartearen helburua da haur eta gazte literatura sustatzea, haur guzientzat, baina baita inguruko helduentzat ere (burasoak, animatzaileak, lehen haurtzaroko profesionalak…), analfabetismoari buru egiteko.

Libreplume lekuz aldatu da usu. Lehenik, Baiona ttipian plantatu zen. Gero, Cavaillès eskolan eta San Izpiritun. Azkenean, liburu-maletak Ipar Baionan pausatu zituen, Gurutze Sainduaren Gainetan, Baionako Herriko Etxearen politikaren lehentasunezko auzoan.

Animazio ludikoak proposatzen ditugu, istorioak ezagutu, partekatu eta irakurtzeko; haietan, ozenki irakurtzea, joko handiak, idazketa- eta ilustrazio-tailerrak. Hainbat lekutan proposatzen ditugu animazio horiek: gure egoitzan, parkeetan, eskoletan, haurtzaindegietan, jende ibiltariak hartzeko guneetan, karrikan…).

Helduaren, haurraren eta liburuaren arteko topaketa erraztu nahi dugu lehentasunez, eta nahi dugu ere liburua osoki erabilia eta onartua izan dadin pedagogia- eta kultura-eragile gisa, baina baita harreman- eta afektibitate-ekarle gisa ere.

Liburuaren inguruko aktibitateak proposatzen dizkiogu haurrari, ttipi-ttipitik, bere jakin-mina, irudimena, izpiritu irekidura eta abar garatzeko.

Libreplume

Gure ikuspegia bereizi nahi dugu liburuari maiz lotzen zaion eskola-dimentsiotik. Ez dugu irakurtzen eta idazten irakasten. Irakurtzeko, plazer hartzeko, idazteko, gogoa pizteko, sortzeko, haur izan eta heldu izanen garen mundua irudikatu eta pentsatzeko tresnak izateko sarbideak eskaintzen ditugu.

Gure elkarteak hiru lan ardatz hauek ditu oinarri :
– denendako kultura sustatzea
– herritartasunerako hezkuntza-proiektu bat garatzea
– haurren eta burasoen arteko harremana indartzea

Urtero, Bouquinville Ttikia gazteendako liburuaren festibala antolatzen dugu.

Libreplume elkartea

Administrazio kontseilua

8 kide daude gaur egun administrazio kontseiluan :

  • Mathilde Lassalle – Lehendakaria
  • Patrick Fernandez – Diruzaina
  • David Kowalzyck – idazkaria
  • Maika Baron
  • Sandrine Broustaut
  • Nathalie Fernandez
  • Anne Glénat
libreplume

Soldatapeko langileak

Libreplumek 5 soldatapeko langile ditu gaur egun, eta guziak dira animatzaileak.
Libreplume

Sandrine Mounier

Koordinatzailea


smounier@libreplume.fr
Libreplume

Bénédicte Pasquier

Animazioen erreferentea ikasleekin eta laguntzaileekin

benedicte@libreplume.fr
Libreplume

Sabine Vuillaume

Tralalalire proiektuaren erreferentea


sabine@libreplume.fr
Libreplume

Ana Imaz

Erreferente euskalduna eta komunikazioa

ana@libreplume.fr

Angela Dondon

Helduekilako harremana


angela@libreplume.fr

Gure partaideak

Libreplume
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 17:00
Larunbata: Etxia
Igandea: Etxia

Kontaktua

6bis, Jouandin karrika
64100 Baiona
09 84 19 23 26
contact@libreplume.fr