Martxoaren 24tik 28ra
Duela zenbait hilabetetik, ez da ohikoa IAri buruz, adimen artifiziala, ezer ez entzutea. Adimen artifizial hori leku guzietan atzematen da, gure egunerokoa erresteko. Galdera bat? IA! Ideia baten beharra? IA! Liburu baten egiteko nahia baina ez bakarrik ? IA ! Gutun baten idazteko beharra ? IA !
Orduan 2026ko edizioarentzat, beste IA bat ohoratu nahi dugu, irudimen oparoarena, gure apaletatik adarbakar liburuak ateratzea, fantasziako munduz, aparteko asmakizunez, miragarriako ateak zabaltzea.
Gure hoberena egin dugu kalitatezko edizio bat eskaintzeko. Jakin ezazue, formula hori modifikatua izaten ahal dela diru laguntzen arabera eta gure egiturari esleitutako baliabideen arabera.
NB: testu hori ez da IArekin idatzia izan !
BOUQUINVILLE
TTIKIA
Bouquinville Ttikia haur eta gazteendako literaturaren festibala da, eta Libreplumek antolatzen du 2009tik, udaberri hastapenean. Lehenik azoka baten itxura hartu zuen, Baionan edo Angeluko Barojako zalditegietan. Gero, Baiona iparraldean antolatutako festibala bilakatu zen.
Horra zergatik ez den besteak bezalako literatura festibala: 3 eta 6 idazle artean nabarmentzen ditugu edizio bakoitzeko, haien lana luze eta zabal ezagut dezazun.
Bestalde, besta parte hartzailea ere bada. Ekitaldi horretan, bakoitzak aurki dezake bere lekua, bai antolakuntzan, bai festibalari gisa.
Udaberriko hitzordu nagusi hura prestatzeko, lehenago nahi duten eskolekin lan egiten dugu; urtero proposatzen dizkizuegu idazleen lana aztertzeko tresnak: tailerrak, erakusketak, jarduerak eta desafioak… Proiektu honen emaitza dira autore-ilustratzaile batekin topo egitea, eta erakusketa bat eta eszena ireki bat antolatzea, ikasleen ekoizpen aberatsen balioa agerian emateko.
Festibalaren puntu gorenak hitzordu anitz eskaintzen ditu aisialdiko egiturentzat eta familientzat: topaketak, irakurketak, ikuskizunak, joko handiak, zinema-irakurketak, idazketa- eta ilustrazio-tailerrak, etab. Sekulako istorioa!
Animazio guziak urririk dira kideentzat, jende guzien parte hartzea errazteko.

