Gure ekintzak

IRAKURKETA

Irakurketa gunea gure jardueraren erdigunean dago; oroz gainetik, liburuak irakurri eta entzuten direlako.
Libreplumen, haatik, irakurketa horiek hainbat forma har ditzakete:

    • ozenki irakurtzea eta hari nagusi baten inguruan josteta kantuak kantatzea (nini irakurleak, literatura ibilaldiak, pijama gaualdiak, eta, handienentzat, esku-argiarekin eta josteta kanturik gabe!)
    • irakurguneak, liburuak hunkitu eta ikusteko (batzuetan, gune hori animatuko duen irakurketa-zaintzaile batekin)
    • joko-euskarrietan oinarritutako irakurketak
    • irakurketa-batzordeak handienentzat (izan ere, liburua irakurri ondoan, komeni da horretaz hitz egitea!)
    • erakusketa edo proiekzio bati loturik
Sortzetik beretik 17 urtera

Animazio hauek haur eta gazte kurios guzientzat dira, sortzetik beretik 17 urtera!
Haur eta helduen arteko irakurketetan parte har dezakezu gure egoitzan, parkeetan, udan gure inuit oihal-etxolan, Baionako PMIn eta abarretan.

Zure egituran esku hartzeko dei gaitzakezu ere (animazio puntualak edo erregularrak, haurtzaindegian, eskolan, mediatekan…).

« Les nuits de la lecture », « Partir en livre », estreinaldiak eta bestelako gertakarietan ere parte har dezakegu.

Libreplume
Libreplume
Horaires

Lundi au vendredi: 9h – 17h
Samedi: Fermé
Dimanche: Fermé

Contact

6bis, Avenue de Jouandin
64100 Bayonne
09 84 19 23 26
contact@libreplume.fr