Guk bildutako ezagutza, egindako topaketa eta bizitako esperientzia anitzei esker, Libreplume haur eta gazteendako literaturaren baliabideen zentroa da gaur egun. Liburuen eta irakurleen munduari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, leku egokian zaude!
Izan ere, hainbat formakuntza proposatzen ditugu, haur eta nerabeentzat, baina baita helduentzat, burasoentzat eta profesionalentzat ere: ozenki irakurtzen ikastea, idazketa-tailerrak animatzea, kalakan ari izateko tailerrak animatzea, niniei irakurtzea, haurrari euskaraz hitz egitea erdaldunak zarelarik…
Zure egituran (haurtzaindegiak, mediatekak, eskolak…) formakuntza saioak antolatzeko dei gaitzakezu.